Nafarroa

BIOGRAFIA

Khous metal taldea Berriozarren (Nafarroa) sortu zen 2001. urtean, hauen eskutik: Imanol Gonzalez (gitarra), Iñaki Villanueva (ahotsa), Eneko Leza (baxua), Raul Etxabarren (bateria) eta Andres Cortes (DJ). 2002an 2. saria eskuratzen dute maketarik gabeko taldeentzako Iruñeko lehiaketa batean. Urte berean, “Cortomanía” laburmetrai jaialdian, “Anacrónica moderna” laburmetraiak taldearen hiru abesti erabiltzen ditu eta soinu banda onenaren saria jasotzen du.

2004an haien lehenengo maketa homonimoa grabatzen dute “El Sotano” estudioan. 2005ean Euskadi Gaztea irratiko XV. maketa lehiaketa irabazten dute. Sariak aukera ematen die ETBk bere musika saioetan emititzen duen bideoblip bat grabatzeko.
2011n laukoteak “Villa de Bilbao” lehiaketan bigarren saria eskuratzen du Euskal Herriko talderik onenaren titulua irabaziz eta gainera “Cultura live” saria lortuz. Estudioko 2 album ezagutarazi ondoren: “Taupaden bidetik” (2008) eta “Loturak” (2010), Khousen iraupen luzeko hirugarrena iristen da, “Geroaren Haziak”, zeinak Art Gates Records-en bitartez argia ikusi duen.

2018ko irailean Art Gates Records-ek atsegin handiz iragartzen du KHOUS taldeak artista berri moduan bere taldeen nazioarteko plantillan parte hartzen duela. Izaera propioa duten riff eta errikmiken konbinazioak, zein balio anitzeko ahotsa; eztarriko soinua eta melodikoa, rabia kanalizatzeko eta talde baten gogoa, zeinak bere armarik onenaren bitartez, musika, trasmititu nahi duen. Letra konprometituen bidez, Khous-ek berezko personalitatea duen taldea izatea lortzen du, zuzeneko sendoetan ez dauka zalantzarik urratzeko. Metal groove metalcore Iruñetik, Khous euskarazko metal eszenan erreferente nabarmentzen du.

Taldearen esanetan:
“KHOUS harro sentitzen da AGR familian egoteaz, diskografika gaztea eta nazioarteko metalaren abangoardian dagoena eta, taldearen nahi eta gogoarekin primeran bat egiten duena. Merkatuak eskaintzen dituen formatu ezberdinetan gure musika helarazteko plataforma bikaina da. Pozik eta motibatuta gaude taldearen etapa berri hau AGR-ren ondoan egiteko.

DISKOGRAFIA

GEROAREN HAZIAK ( 2018 )

01 – Arnastu // 02 – Eskutik Eskura
03 – Kondenatuen Bidea // 04 – Kateak
05 – Eboluzioan // 06 – Itxaropen Apurra
07 – Ispilua // 08 – Moztu
09 – Marra Gorria // 10 – Heroiak
11 – Jainkoen Legea // 12 – Homo
13 – Kontuz Ibili! // 14 – Aintzineko Oihua
15 – Zenbat Hitz // 16 – Mutua eta Itsua
17 – Nahi ta Nahiez // 18 – Bakoitzak

LOTURAK ( 2010 )

1. Ekialdeko Hotsak
2. Begiak
3. Ahotsak Batzen
4. Zer Dio?
5. Iluntzean
6. In Nomine
7. Idatzi Ez Nizun Kanta
8. Zerrenda
9. Lege Berria
10. Bidailagun

TAUPADEN BIDETIK ( 2008 )

1. Ostopoak Gainditzen
2. Nora-Bide
3. Oharra
4. 300 Seg.
5. Babel
6. Bildumaren Parte
7. Mila Esker
8. Haien Oroimenez
9. Maskarada
10. 5. Artikulua
11. Azkenaren Hurrengoa

DEMO ( 2004 )

1. Intro
2. Sasi-jakintsu
3. Galduta
4. Irrifar Behartuak
5. Hitza Eman
6. Amets Gaiztoak
7. Zurbil
8. Min-bizia
9. Hurrengoaren Aurrekoa
10. Haien Oroimenez
11. Aukera Norbera
12. Outro